Zertan datza zoriontasuna?

2008 Azaroa 17 at 18:26

Agustin Hiponakoaren arabera, Zoriontasuna ondasun iraunkorrek bakarrik eman dezakete. Ondasun materialetatik ezin da zoriontasuna etorri, hauek galkorrak izanik ezin baititugu eduki guk nahi dugun guztietan. Zentzu hertsian, zoriontsu egingo gintuzkeen bakarra Jainkoa litzeteke. Egungo testuinguru laikoan ba al du zentzurik Hiponakoaren mezuak zoriontasunari buruz? Zein da zure zoriontasunaren eredua? Zer onartuko zenioke Agustini eta zer ez?

zabaldubildudel.icio.us

9 Iruzkin »

  1. Eneritz -(e)k esandakoa,

    Azaroa 17th, 2008, 10:48 pm

    San Agustinen zoriontasunaren eredua errealitatetik oso urrun kokatzen da. Denok ez gara berdinak eta gauza berak ez gaitu guztiok zoriontsu egingo. San Agustinek, hala ere, hori zioen eta zoriontsu egiten gaituena Jaungoikoa zela. Baina nola da posible existitzen ez den “norbait” pertsonen zoriontasunaren ardatza izatea?

    Izan daiteke Jainkoan sinisten dutenek San Agustinek esandakoa onartzea. Dena den, ni ez naiz horietako bat eta beraz, ez nago San Agustinekin ados. Nire ustez, zoriontsu izatea norberaren ariman eta pentsamenduan datza, eta ez Jainkoan.

    Esan bezala, gaur egun, pertsona bakoitzak bere zoriontasunaren eredu desberdin bat dauka. Batek munduari bira emanez zoriontsu izango dela uste duen bitartean beste batek lana lortuz eta familiaren ondoan egotea baino ez du nahi. Nik ez daukat eredu finkorik, izan ere, ez diot garrantzi handirik ematen zoriontsu egingo nauen gauzak lortzeari. Niretzat, egunero gertatzen dena da garrantzia duena eta horrek zoriontsu egiten banau primeran, horrela ez bada, gauzak hobetzen saiatzen naiz, besterik gabe.

    Agustini onartuko niokeenari dagokionez, arrazoia duela uste dut zoriontasuna gauza materialak izanda lortu ezin daitekeela esaten duenean, ez, ordea, zoriontasuna Jainkoa izanda lortzen delakoan.

    Besterik gabe, San Agustinen filosofia duela urte askotakoa dela uste dut eta Jainkoarenganako adore hori gaur egun ez luke gara haietan izan zuen adinako arrakastarik izango. Gauzak aldatu egin dira eta orain pentsamendu horiek gehiengoarentzat baliogabekoak dira.

  2. Oihane -(e)k esandakoa,

    Azaroa 18th, 2008, 7:53 pm

    Agustin Hiponakoaren iritziz, jainkoak zorionatsuna ekar diezaguke beraz, jainkoa ezagutzeraino hel daitekeena zoriontsu izan daiteke. Jainkoa egia eta maitasunaren sinboloa da eta hark agerkundearen bidez ematen dio arrazoitzeko ahalmena gizakiari.

    Nire ustez, gaur egun Agustin Hiponakoaren teoriak ez du lekurik, gero eta jende gutxiago baita fededuna. Gutxi batzuk zoriontsu izan daitezke jainkoa ezagutzen dutela pentsatuta, teknologia modernoek aurrera egin ahala pentsamenduak ere eboluzionatu egin du. Jada gizarte kideak ez dute fedea bizitzaren oinarri, oraingo bizimoduko kezka nagusiak bestelakoak dira (dirua, lana, etxea..)Duela urte asko jainkoaren figura etxe guztietan zegoen, egun ordea, ez. Garai haietan hondamendiak eta arazoak jaunaren zigortzat hartzen ziren; orain gauzak aldatu egin dira, elizaren zilegitasuna asko murriztu egin da jendearen pentsamendu liberalagoaren ondorioz.

    Ez dago zoriontasun eredu perfekturik edo hala uste dut nik. Bizitza erosoa eramatearekin konformatzen naiz, arazo gutxirekin (badakit arazo gabe bizitzea ezinezkoa dela). Maite ditugun eta maite gaituzten perstsonekin momentuak konpartitzean zoriontsuak gara, horiek amaitzean zoriontasuna sentitzen jarrai dezakegu edo ez, ez baita betiereko sentimendua. Momentu horiek aprobetxatzen saiatzen naiz, onenarekin geratzen eta txarra alde batera uzten.

    Agustinekin bat nator ondasun materialek zoriontasuna ematen ez dutela argudiatzen duenenan. Diruak ez digu zuzenki zoriontsu bihurtzen, egia da laguntzen duela, baina norekin konpartitu ez baduzu edo osasuntsu disfrutatzeko gai ez bazara jai daukazu.

    Beraz, zoriontasun perfekturiko eredurik ez dagoela defendatzen dut nik. Nahiz eta zorionatsuna unibertsala izan, oso erlatiboa da bakoitzak gauza desberdinetan topatu dezake eta. Nik adibidez, gauza txikietan topatzen dut, ez dut askorik behar. Hala ere, Agustinen zorionatsunaren ereduaren kontrakoa naiz, ez dut onartzen Jainkoak zerikusia duela. Berak ez gaitu zoriontsu egiten, gainera, haren existentzia kolokan jartzen duenetarikoa naiz ni.

  3. ander valles -(e)k esandakoa,

    Azaroa 20th, 2008, 5:19 pm

    Agustinen arabera, zororiontasuna jainkoaren graziaz bakarrik lor daiteke, hau da honengan sinistu eta gurtuz.Bere ustez, bizitzaren benetako zentzua, jainkoak bakarrik eman zezakeen.

    Nire ustez zoriontasuna dualtzat jo daiteke, ondasun materialek eta iraunkorrek ematen baitute. Baliteke pertsona batek jainkoa edukitzea, baina etxe eta janari ezean, ez dut uste pertsona horren zoriontasun maila altuegia denik. Ondasun materialak, beharrezkoak dira, hauek gorputza elikatzen baitute, eta dakigun bezala,gizakia arimaz eta gorputzaz dago osatua

    Bestalde ondasun iraunkorrak daude, arima elikatzen dutenak, eta behin lortuak iraunkorrak direnak. Ondasun hauek ematen duten zoriontasuna handia da. hala ere, ez dut uste jainkoa edukitzeak betiereko zoriontasuna. Nire iritziz, Agustin Hiponakoa, benetako egia aurkitu ezinean, amore eman, eta katoliko bihurtu zen, erlijioak,berak zeuzkan galderei soluzio errazak ematen baitzituen.

    Gainera, mende asko igaro dira Agustin bizi izan zenetik, eta gizakion pentsakera asko aldatu da. Erlijioak jada ez dauka antzina zuen indarra, eta gaur egun, jendeari bere idealak eta pentsakera aukeratzeko eskubidea ematen zaio, antzinan ez bezala.

    Laburbilduz, egitzat jotzen dut, zoriontasunaren zatirik handiena gauza ez materialek ematen dutela. Hala ere, ez dut uste, ondasun hauen artean jainkoa dagoenik. Nire ustez, gauza guztiak erlijioaren bidez azaltzea da biderik errazena, eta arima ahula duen jendeak, gauzen zentzua aurkitu ezinda, bide honetatik jotzen du.

  4. Aida -(e)k esandakoa,

    Azaroa 20th, 2008, 10:30 pm

    Agustinen arabera zoriontasuna sentitzen duzu jainkoarengatik edo jainkoari esker. Duela urte askoko teoria edo pentsaera da eta gaur egun fedea aldakorra da, hau da, pertsona bakoitza ez du berdina sinisten. Ez du pertsona berdinean sinisten.

    Nire ustez, ni ez dudala horrelakoetan sinisten, ez dut uste zoriontasuna jainkoarengatik sentitzen duzun, baizik eta egunerokotasunean gertatzen zaizkizun gertaeretan. Zoriontasuna lortzea kostatzen zait, baina bada posiblea zoriontasuna sentitzea.

    San agustinekin bat nator gauza batekin, gauza materialak izatea ez gaitu zoriontsu bihurtzen. Nahi duzuna lortzen duzunean gehiago edukitzea izango nahi duzu eta horrela ez zara inoiz zoriontsu izango. Gauza materialak ez dira iraunkorrak, beraz, bukatu egiten dira.

    Hau guztia izanda nire galdera da, nola da posible, behintzat gaur egun sinesmena eta fedea aldakorrak direla, pertsona baten zoriontasuna jainkoa ezagutzera heltzerakoan sentitzea? Nire ustez, zoriontasuna ez da erlijioaren gauza bat, baizik eta pertsona bakoitzaren bizipenak, esperientzia, emozioak, sentimenduak, familia, lagunak…

  5. Buseif -(e)k esandakoa,

    Azaroa 22nd, 2008, 4:15 pm

    Agustinen zoriontasunaren ideia eta gaur egun normaltasunez ageri ohi den bezala antz nbarmen batzuk ditu. Izan ere, Gure inguruaz ohartuko bagina, zoriontasunaren benetako ideiaz ohartu gaitezke.Norberak dituen ondasunen arabera ezin da zoriontasuna neurtu, hori bakoitzaren menpean dago.

    Nire ustez, Agustinek zoriontasuna ondasun iraunkorretik datoztela guztiz zihurra da,material galkorrek denboraren poderioz desagertzen joaten dira ez baitute bizitza osarako ahlamenik.Iraunkorrek ostera, beti zurekin eramango duzu, norbere balore ta printzipiioak kasu.Azken hauek dira zoriontasuna erakartzen dutenak.

    Azkenik, Agustin filosofoak jainkoa eta zoriontasunaren arteko zerikusia nabarmentzean ez da zentsuzkoa, hori pertsona bakoitzaren fededun mailaren araberakoa baita. Hau da, pertsona batek jainkoan sinesten badu eta doktrinak duen sentipenak barneratzen badu agian beraretzat zoriontasuna dakar. Aldiz, sinesgabea bazara eta beste material batzuek zoriontsu egiten bazaituzte jainkoa baztertzen duzu, ondorioz zoriontasuna ez dago jainkoaren menpean kausaren arabera.

  6. Zuriñe Etxebarria Maderal -(e)k esandakoa,

    Azaroa 23rd, 2008, 4:55 pm

    Normalean gure buruan ditugun nahiak , pentsamenduak eta gogoak lortu arte ez gara zoriontsu, baina nahi horiek iraunkorrak ( gure buruan beti izango ditugunak gogoak) a la galkorrak ( bakarrik denbora batez eduki ahal ditugun gogoak, galdu al ditugulako) izan daitezke. Zoritxarrez gogo horiek gehienetan aldakorrak izaten dira gauza bat dela eta edo bestea. Hori dela eta, uste ahal duzue zoriontsu egin al gaituela ondasun galkor bat? Ala bakarrik zoriontsu egin al gaituztela ondasun iraunkorrak?
    Nik uste dut, gehienetan zoriontsu egiten gaituzten ondasunak, galkorrak direla, izan ere gure gogoak asko aldatzen direnez ez gara inoiz gauza batekin pozik egongo, beste hitz batzuetan esanda, zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago nahiko dugu, ondorioz, ez gara inoiz zoriontsu egongo, zeren eta ez dugu ezer nahiko dena dugulako. Aldiz, nahi duzun guztia ez badaukazu , beti zerbait buruan edukiko duzu nahiko duzuna eta hori lortuz gero, beste gauza bat izango duzu buruan, hala nola, duela bi hilabete ikusi duzu telebistan mugikor bat eta zure gurasoei eskatu diozu eta esan dizute zure urtebetetzerako erosiko dizutela. Zure urtebetetze egunean oparitzen dizute eta oso pozik jartzen zara. Handik hilabete batera zure mugikorra baino hobeagoa edo gehiago gustuko duzun bat ikusten duzu eta nahi duzu, eta beste mugikor hori lortu arte ez zara zoriontsu izango. Hau da kasu gehienetan gertatzen dena. Hori dela eta oso zaila iruditzen zait nahi duzun zerbait hori lortzen duzunetik aurrera beti zoriontsu egitea, Agustin HIponakoaren kasuan Jainkoa.
    Hala ere, ez nago guztiz desados Agustin Hiponakoarekin , zeren eta berak esaten duena guztiz logikoa da, zuk nahi duzuna baldin baduzu zoriontsua izango zara , baina galdu ahal duzula pentsatuz gero triste egongo zara, adibidez, zuk zure semeak dituzu, eta egun batean esaten dituzu kendu ahal dizkizutela. Kasu honetan, zoriontsu egiten zaituena eduki arren ez zara ondo egongo, gustuko duzun hori galdu ahal duzulako.
    Esandako guztiaren ondorioz, alde batetik bat nator Agustin HIponakoarekin eta bestetik ez, Jainkoak zoriontsu egiten zaituena,. Bera, uste dut ondasun galkorrak zein iraunkorrak zoriontsu egin al zaituztela , izan ere ondasun biak denbora luze batez edo laburrez zoriontsu egingo zaituzte.

  7. Maider Goikoetxea -(e)k esandakoa,

    Azaroa 25th, 2008, 9:27 pm

    Agustin Hiponakoaren ikuspuntuari jarraiki, esango nuke baietz, ondasun iraunkorrek zoriontasuna ematen digutela neurriz gozatzen baldin baditugu, behintzat; hala ere, horiek identifikatzean azaltzen zaigu arazoa. Zeintzuk ondasun dira benetan zoriontsu egiten gaituztenak? Horra hor gakoa!
    Ez da erraza, ez, ondasun iraunkorrak zentzuz eta tentuz izendatzea. Agustinek zioen, gogoeta askoren ostean, Jainkoa dela eduki dezakegun ondasun iraunkor bakarra, beste guztia gal daitekeelako. Gaur egun, aldiz, gauzak ez ohi dira horrela ikusten, orokorrean; izan ere, eta nire aburuz, Jainkoa pentsamenduarekin lotuta doan zerbait sinbolikoa baita, ez ordea, esku artean eduki dezakegun zerbait.
    Zoriontsu egiten gaituzten beste gauza batzuk daudela esango nuke. Noizbait gal ditzakegunak, noski, baina denbora tarte baten ostean, berreskuratu edota beste batengatik ordezkatu egiten ditugu, normalean. Hots, nahiz eta zoriontsu egiten gaituen hori galdu, ez dugu guztia galtzen beste ondasun batek eman diezagukelako galdutako horrek eskaintzen zigun gauza bera, zoriontasuna, hain zuzen ere.
    Laburbilduz, zoriontasuna ematen diguten ondasun iraunkorrak aurkitu ezinean egonez gero, ez dugu zertan kezkatu, egunerokotasunean zoriontsu egiten gaituena lortzen saiatu baizik.

  8. nerea f -(e)k esandakoa,

    Azaroa 26th, 2008, 10:29 pm

    Zoriontasuna betidanik izan da helburu gizaki ororentzat. Dena den, helburu horretara heltzeko, beste zenbait ‘azpihelburu’ daude. Izan ere, guztiok ez ditugu atsegin gauza berdinak eta zoriontsu izatearen helburua komuna izateak ez du esan nahi bertara heltzeko bide bakarra dagoenik, ezta horiek berdinak izan behar direnik guztiontzat.

    Alde batetik, gaur egun guztiok gara materialistak, batzuk beste batzuk baino gehiago badira ere; eta guztiok nahi dugu ondasun galkorra den dirua. Honekin ez dut esan nahi diruak zoriontasuna ziurtatzen duenik, eta are gutxiago horretarako bide bakarra denik; baina zoritxarrez, askotan geure helburuak lortzen laguntzen digu. Esate baterako, gure ilusioa kotxe berria erostea baldin bada, horretarako dirua beharko dugu.

    Bestalde, ondasun iraunkorrek zoriontasuna ziurtatzen dutela eztabaidagarria da. Ondasun iraunkor horiek pertsonaren helburuetara heltzea ahalbideratzen badute, zoriontasuna emango dute; baina hauek ez badute pertsona hori asebetetzen, ez diote lagunduko zoriontasunera heltzen. Adibidez, ikasle bat azkarra bada, dohain honek zoriontasunera heltzen lagunduko dio bere helburua unibertsitatea amaitzea bada; baina bere helburua bikote sentimentala izatea bada, dohain horrek, iraunkorra bada ere, ez dio lagunduko bere helburua betetzen.

    Laburbilduz, zoriontasuna lortzeko norbanakoaren helburuak bete behar dira. Horretarako, helburuaren arabera, ondasun iraunkorrak edo galkorrak erabiliko ditugu, baina ez dago zoriontasuna ziurtatuko duen ondasun motarik. Beraz, San Agustinek esandakoa, hau da, Jainkoa zoriontasunera heltzeko bide absolutua dela, ez da egia eta gainera, badago jende ugari, ni bezala, berarengan sinisten ez duena.

  9. Izaro Azkunaga Beitia -(e)k esandakoa,

    Abendua 8th, 2008, 8:16 pm

    Gaur egungo gizartearen ideologia, erlijioari buruz, asko aldatu egin da. Gutxi batzuek soilik sinisten dute Jainkoan eta horrek pentsatzeko era, jokatzeko era erabat aldatu dela esan nahi du.

    Hori horrela izanda, pertsona nagusiek eta erlijioarekin oso lotuta dauden pertsonek soilik,zoriontasuna Jainkoaren menpe dagoela uste dute.

    Nire iritzi pertsonala Agustinenarekin alderatuta oso desberdina da. Nire ustez, Jainkoak ez digu zoriontasuna eskeintzen.

    Zoriontasuna oso relatiboa delakoan nago. Nire ustez, bakoitzarentzat zoriontasuna era desberdinean lor daiteke; pertsona guztioi gauza berdinek ez digutelako zoriontsu egiten.

    Beraz, eta lehen aipatu dudan moduan, zoriontasuna ez dago ezeren menpe; pertsona bakoitzarentzako zoriontasuna gauza desberdinek mugatuko dutelako.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5